Inoizko 25 filmik onenak, euskarazko azpidatziekin

Galdetu zitzaionean Roger Ebert zine-kritikari estatubatuarrari hortik zehar dabiltzan zine-zerrendetan zein den sinesgarriena, hark Sight & Sound zine-aldizkari ingelesa aipatu zuen, Zine Institutu Britainiarrak hilero argitaratzen duena. Badakigu buru beste aburu dagoela, baina badirudi aldizkari horren zerrenda dela kanonikoena zinearen esparruan. Azpitituluak.com proiektuak ahalegin berezia egin du bere 10. urteurrenerako, eta inoizko 50 filmik onenetatik lehen 25ak euskaratu ditu, zinezale euskaldunek euskaraz goza ditzaten zinearen historiako perla hauek. Tartean daude, besteak beste, Vertigo (Alfred Hitchcock, 1958), Citizen Kane (Orson Welles, 1941), Tokyo Monogatari (Ozu Yasujiro, 1953), La Regle du jeu (Jean Renoir, 1939) eta 2001: A Space Odyssey (Stanley Kubrick, 1968). Osorik blogak-goienan

 

Deja un comentario