Inoizko 25 filmik onenak, euskarazko azpidatziekin

Galdetu zitzaionean Roger Ebert zine-kritikari estatubatuarrari hortik zehar dabiltzan zine-zerrendetan zein den sinesgarriena, hark Sight & Sound zine-aldizkari ingelesa aipatu zuen, Zine Institutu Britainiarrak hilero argitaratzen duena. Badakigu buru beste aburu dagoela, baina badirudi aldizkari horren zerrenda dela kanonikoena zinearen esparruan. Azpitituluak.com proiektuak ahalegin berezia egin du bere 10. urteurrenerako, eta inoizko 50 filmik onenetatik lehen 25ak euskaratu ditu, zinezale euskaldunek euskaraz goza ditzaten zinearen historiako perla hauek. Tartean daude, besteak beste, Vertigo (Alfred Hitchcock, 1958), Citizen Kane (Orson Welles, 1941), Tokyo Monogatari (Ozu Yasujiro, 1953), La Regle du jeu (Jean Renoir, 1939) eta 2001: A Space Odyssey (Stanley Kubrick, 1968). Osorik blogak-goienan

 

Anuncios

‘Aulki Hutsak’ dokumentalak, bi sari nazioarteko Cine Invisible jaialdian

Arteman Komunikazioak eta Iñaki Peña medikuak elkarlanean ekoiztutako ‘Aulki Hutsak’ dokumentalak, heriotza eta doluaren gaiak lantzen dituenak, bi sari jaso berri ditu nazioarteko Cine Invisible film jaialdian: bata, euskarazko lan onenarena; eta bestea, ikusleek aukeratutako filmarena. Cine Invisible nazioarteko jaialdia Kultura Communication Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du eta aurtengoa seigarren edizioa izan da.

Guztia irakurri (arteman.org) »»

11 Kantatzeko: Ipuin klasikoak bertsotan

2012an atera-berria. Informazio osoa: http://www.11kantatzeko.com

Gurean 3tik 8 urtera artekoek eskatzen dute DVD hau jartzeko. Eta zer arraio, heldu kalakariok pozik, hondoko musika atsegina zaigu bazkalosteko tertulietarako.

Ipuin klasikoak dira gehienak, eta ez hain ezagunak beste batzuk. Hamaika, denera: Hiru txerritxoak, Mari Errauskin, Txanogorritxo, Txori abeslaria, Sant Jordi eta herensugearen kondaira, Zazpi antxumeak, Pinotxo, Oñatiko jentilak, Txitxirio txiki, Hamelingo txirularia eta Edurnezuri. Osorik irakurtzeko, egin klik hemen.