Hizkuntza estresa

Gizarte elebidun batean, hizkuntza gutxiagotuan edo euskalki gutxiagotuan hitz egin nahi dutenek etengabe jasaten duten hizkuntza estresa azaltzen ibili ziren Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasle batzuk.

Scratch programazio lengoaiarekin, adibide pare bat eskaini ziguten YouTuben. (Haien irakasle baten edo batzuen laguntzarekin, imajinatzen dut).

Bideoko lehenengo adibidean, hizkuntza gutxiagotua edo erabat zabalduta dagoen hizkuntzaren arteko hautua egin behar du tabernari ezezagun batengana hurbildu den neska. Neskak imajinatu du bere aurrean dagoen tabernariak jakin jakingo duela gaztelaniaz. Probabilitatea %100. Zenbait ingurutan, ordea, tabernariak euskaraz jakiteko probabilitatea txikiagoa da. Elebidunak bere gain hartu du hizkuntza estresa eta tabernari ustez erdaldun horri estres hori transmititu beharrean, ezer baino lehen, elebidunak hizkuntza aldatu du.

Tabernariak ez du jakingo neska horrek, agian, nahiago zuela euskaraz egitea. Tabernariak, benetan erdaldun hutsa bada eta euskaldun guztiek beti horrela jokatuz gero, pentsa dezake bere lantokian ez duela euskara ezertarako behar.

Bigarren adibidean, euskara estandarrean eta euskalki batean ondo moldatzen den euskaldun bat agertu da. Hemen, hizkuntzaren bi aldaera ondo dakizkien hiztunak talde horretan gutxiagotua geratu den hizkuntza aldaera hautatu du. Taldeko batek aldaera zabalduagoa hautatzeko esan dio. Berriro ere estresa bi aldaera dakizkien horrek pairatu du. Baina oraingoan euskalkia ez zekitenek ere estres moduko bat jasan dute, aldaera horretan hobeto moldatzeko gogoa, aldaera hori ikasteko gogoa, aldaera hori betiko baztertzeko gogoa… Auskalo.

Horra “klasiko” bilakatu den beste bideo bat. Badu, bada elkartekoek duela urte batzuk plazaratua:

Anuncios

Zeintzuk ote historian gehien ikusi diren euskarazko bideoak? Hara batzuk.

Atzo ezagutu genituen 2017ko euskarazko bideoen artean arrakastatsuenak izan zirenak. Horietako bakarra iristen zen milioi bat ikuskatzera, Gatiburen Aske maitte bideoklipa. Pentsatzen hasita, milioi bat ikuskatze, eta euskaraz…, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Eta aitzakia hori buruan, sarea arakatzeari ekin diogu, 1M ikuskatze dituzten euskarazko bideon bila. Zenbat ote? Zeintzuk ote? Hementxe aurkitu dugun dozenatxoa.

Osorik irakurri

Maialen Lujanbio da 2017ko txapelduna

Bigarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bigarren Aitor Mendiluze izan da. Atzetik sailkatu dira Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre, hurrenez hurren.

Lujanbioren saioak hunkitu ditu guztiak. Heroinak harrapatuta handiak egin eta etxetik alde egitera iritsi zen baten rola hartu du. Deskribapen gaitasunarekin, gabon gaueko afarian ikusi dute beren burua entzuleek.

Osorik irakurri

Martin Ugalde foroaren saio berezia: ‘Nola euskahaldundu erdaldunak?

Martxoaren 10ean, Martin Ugalde foroaren saio berezia egin zen, Korrikarekin bat eginez: ‘Nola euskahaldundu erdaldunak?

Parte hartzaileak:

  • Patxi Baztarrika, Hizkuntza politikarako sailburuordea.
  • Mertxe Mujika, AEKren koordinatzaile nagusia.
  • Paul Bilbao, Kontseiluaren idazkari nagusia.
  • Iñaki Martinez de Luna, soziolinguista eta EHUko irakaslea.

Zuzenean ikusterik izan ez bazenu, hemen duzu ekitaldiko bideoa Berria egunkariaren eskutik. Ikasbil.net