Ikasleentzat baliagarri izango diren 1.000 artikulu gehiago Wikipedian

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak proiektu berritzaile bat jarri dute abian ikasleentzat baliagarriak izango diren 1.000 artikulu baino gehiago sustatzeko euskarazko Wikipedian. Atzo egin zuten aurkezpena eta prentsa-aurrekoa Donostian, Euskal Wikilarien elkarteko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek. Sustatu.eus

Ikasturte berria eta euskara erabiltzeko dekalogoa aurkeztu ditu AEK-k

Nobedade handi bi aurkeztu ditu AEK-k, Bilboko Indautxu auzoko euskaltegian egindako ekitaldian. Alde batetik, ikasturte berrian ikasleak erakartzeko kanpaina berria eta, bestetik, euskeraren erabileran egiteko dekalogoa. Berez, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlari Jone Goirigolzarrik sortu du dekalogoa, baina AEK-k bat egin du bertan esaten denarekin eta ikasleen artean zabalduko du mezua.

Euskara ikasteko modu efektiboa eta afektiboa eskaintzen du AEK-k, kontzeptu bien arteko berba jokoa eginaz. Erabileran oinarritutako metodogia dugu, ikasleek esperientzia aparta bizi izango dute, adierazi du Mertxe Mujika koordinatzaile nagusiak. Egunerokoan euskara erabiltzeko prestakuntza ematera bideratzen du AEK-k bere ahalegina: Inguruko hartu-emanak euskaraz egitea, lan egoera hobetzea, euskara maila igotea… aipatu ditu Mujikak ikasleek topatuko dituzten onuren artean.

Sare sozialetako emotikonoak dira 2017-18 ikasturteko kanpainaren sinboloak. Irudia aldatu nahian, emotikonoen alde egin dogu, modan daudelako, argitu du Mujikak. Hainbat euskarritan zabalduko dute beren mezua, % 100 afektiboa lelopean. Bideoa ere plazaratu dute (ikusi hemen). Osorik irakurri

Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketa: emaitzak iruditan eta labur

Pasa den uztailan argitaratu ziren Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren emaitzak txosten formatuan. Egun batzuk beranduago, EHUren uda ikastaroen baitan, datuak hobeto ezagutu, eztabaidatu eta hausnartzeko aukera izan zen. Uda ostean, emaitzak laburtuta eta euskarri arinago baten bidez zabaltzeko asmoz, infografia animatu batean bildu ditu Soziolinguistika Klusterrak, edonon edonori azaltzeko moduan eskura jartzeko asmoz.

Guztia irakurri (soziolinguistika.eus) »»

Euskara doan ikasteko proposamena egin dio Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari

Helduen euskalduntze sektorea proposamena aurkezten. Argazkia: Kontseilua. Eusko Jaurlaritzari egindako proposamenean lau ideia nagusi daude. Lehenik, eskatzen dute euskalduntze prozesu osoari laguntzea eta ez soilik erabiltzaileari. Bigarrenik, ikasleek doan ikasi ahal izango dute baldin eta aprobetxamendua bermatuko balitz, hau da, asistentzia %75era iritsiko balitz.

Guztia irakurri (argia.eus) »»

Euskaraz irakurtzeko eta liburuak erosteko abantailak liburutegietan

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoak  30€ko 75 erosketa-txeke banatu du apirileko partehartzaileen artean eta beste horrenbeste zozketatuko du maiatza bukaeran, hile honetan  prozedura betetzen dutenen artean. PARTE HARTZEKO URRATSAK honakoak dira: Liburutegiko euskarazko liburu bat eraman etxera- mailegu zerbitzua erabilita- eta…

Zabalik da Hik Hasi-ren Udako Topaketetan izena emateko epea

Hik Hasi proiektuak hemezortzigarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak. Uztailaren 3an, 4an eta 5ean ­EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultarearekin batera Donostian; uztailaren 6an eta 7an, berriz, EHUren Bizkaiko Irakasle Eskolarekin batera Leioan. Horrela, gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira ­euskaraz.

Guztia irakurri (hikhasi.eus) »»