Internetek eta sare sozialek sortutako karbono aztarna

Ozono geruzaren suntsipena edo emisio kutsatzaileak aztertzean, gutxitan pentsatzen dugu gure smartphone edo on-lineako jardueraren inguruan.

Karbono-aztarnak berotegi-efektuko gasen isuriak kuantifikatzea ahalbidetzen du atmosferara kaleratzen diren jardueren ondorioz, zerbitzuak betetzeko, enpresen funtzionamendurako edo produktuak fabrikatzeko. Kuantifikazio hori oinarrizko kontzientziazio tresna da beroketa globalaren jarduera bakoitzaren eragina aztertzeko. Azkue fundazioa.

Anuncios

“Euskarak Interneten duen egoera”, 2017ko datuen txostena aurkeztu du PuntuEUS Behatokiak

PuntuEUS Behatokiak 2017ko txostena aurkeztu du gaur goizean. Hirugarren urtez jarraian euskarak Interneten duen presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Behatokiak hiru alor neurtzen ditu: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten. Euskararen interneteko egoeran eragiteko eper ertain-luzeko estrategiak behar direla azpimarratu dute txostenaren egileek. Datu orokor bat ere eman dute: 26.663 webgune daude euskarazko edukiren bat daukatenak (Euskal Herri osoko webguneen %16).

PuntuEUS Behatokia PuntuEUS Fundazioaren ekimena da, eta euskarak Interneten duen egoera neurtzen du; emaitzak webgunean daude ikusgai. Azterketa urtean behin egiten da, eta 2017ko datuen gainean egindako neurketaren emaitza aurkeztu dute Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Diputatuak eta Josu Waliño PuntuEUS Fundazioaren zuzendariak, Bilbon egindako agerraldian.

Hiru puntu azpimarratu dituzte:

  • Euskararen Interneteko erabilera egonkor mantendu da azken 3 urteetan.
  • Behatokian oinarrituta .EUS mapa ere aurkeztu dute, Irontecek garatua.
  • .EUS domeinuaren hazkundea bereziki enpresetan ari da gertatzen. Osorik sustatu.eus

Kike Amonarriz: “Euskararengandik urrun daudenak gerturatzeko diskurtsoak indartu behar ditugu”

  
Kike Amonarriz: “Euskararengandik urrun daudenak gerturatzeko diskurtsoak indartu behar ditugu”

 Kataluniako prozesu independentistak katalanen hizkuntzan izan dezakeen eraginari begira jarri da Kike Amonarriz.

Geure herrira ere erreparatu du, baita euskararengan Kataluniakoaren antzeko prozesuak izan dezakeen eraginaz hausnartu ere. Independentziaren aldeko prozesuan hizkuntzarekin gerta daitekeena gertutik jarraitu beharrekoa iruditzen zaio.

Audioa

Ibon Sarasola: “Erabilera ponderatuak agindu behar du, ez zuzentasunak”

Koldo Mitxelenaren ondoren euskal lexikografian eraginik handiena izan duen hizkuntzalaria da zalantzarik gabe. Haren lanak euskara zuzentzaileen esku-liburu izan dira eta izango dira aurrerantzean ere, bukatzen ari den “Egungo Euskararen Hiztegia”, esate baterako. Ikuspuntu aldaketa nabarmen bat ezarri nahi izan du, ordea. «Zuzentasunaren irizpideak ez du balio inongo hizkuntzatan, erabilerak baizik», dio irmotasun handiz. Sustatu.eus

Guztia irakurri (naiz.eus) »»

Martin Ugalde foroaren saio berezia: ‘Nola euskahaldundu erdaldunak?

Martxoaren 10ean, Martin Ugalde foroaren saio berezia egin zen, Korrikarekin bat eginez: ‘Nola euskahaldundu erdaldunak?

Parte hartzaileak:

  • Patxi Baztarrika, Hizkuntza politikarako sailburuordea.
  • Mertxe Mujika, AEKren koordinatzaile nagusia.
  • Paul Bilbao, Kontseiluaren idazkari nagusia.
  • Iñaki Martinez de Luna, soziolinguista eta EHUko irakaslea.

Zuzenean ikusterik izan ez bazenu, hemen duzu ekitaldiko bideoa Berria egunkariaren eskutik. Ikasbil.net

Euskararen inguruko aurreiritzi eta jarrerak aldatzeko egitasmo berria jarri du abian Eusko Jaurlaritzak

Umorea erabiliz, euskal hiztunen artean ohikoak izaten diren hainbat egoera azalduko dira http://www.aldatutxipa.eus webgunean.

Esketxen bidez, zenbait aurreiritziren inguruko gogoeta eragitea da asmoa.  Euskal hiztunak esketx horietako batean baino gehiagotan ikusiko du bere burua islatua: txip aldaketa da helburua.

Gogoratu: www.aldatutxipa.eus

Xamar: “Erdi Aroan euskara zen nagusi gure lurraldean, inguruan hainbat hizkuntza izan arren”

 Euskaldunok ere erromatartu ginen, baina guk herriaren izena eta hizkuntza gordetzen jakin genuen, inguruko auzo-hizkuntzek ez bezala. Ideia horrekin eman genion amaiera Euskara Jendea ikastaroko bigarren saioari. Hirugarren honetan, berriz, Erdi Aroan zentratuko da Xamar. Erdi Aroan hamaika hizkuntza entzuten zen gure lurraldean, baina denen artetik euskara zen nagusi. Sustatu.eus

Guztia irakurri »»

%100 basque (gogoeta bat)

Hobetzeko ezin da hobezintasunetik abiatu. Ikasteko apaltasuna behar da, eta onartu behar da norbera ez dela ezertan perfektua. Nork bere burua inperfekzio guztiekin balioesten duenean, orduan zabaltzen da hobetzeko aukera: zalantzak, kezkak eta beldurra desagertu egiten dira, eta erronkari aurre egiteko konfiantza eta segurtasuna sentitzen dira.

Euskaldun batzuek uste dute euskaraz hitz egiteko euskaldun perfektuak izan behar dutela; Itxaro Bordak esango lukeenez, %100 basque. Nago aurreiritzi horrek mesede eskasa egiten diola euskararen erabilerari.

Iturria: erabili.com