Euskarazko produktuen katalogo berria kalean

KATALOGOA.EUS webguneak 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu, 0-16 urteko haur eta gazteentzat

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du.

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburu, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta opari egiteko aukera paregabea da.

Musika, APP-ak, komikiak, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak, gurasoentzako materialaeta web helbideak biltzen ditu katalogo honek, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahian. Produktu bakoitza zein adinetako jendearentzat den, gutxi gora-beherako prezioa, egilea eta beste ezaugarri batzuk aurkituko dituzue bertan. Izan ere, gero eta gehiago gara gure aisialdia, ikasketak edo bizitza euskaraz egin nahi dugunak eta euskarazko eskaintzak bilatu eta baliatzen ditugunak.

Horixe da ba argitaratu den katalogo honen helburua, guraso jendeari haurrentzako euskarazko produktuak  eta gazteei euren gustuko euskarazko produktuak aukeratzen eta bilatzen laguntzea.

Katalogo hau Euskal Herriko beste hainbat udalekin batera atera dute eskualdekoek eta ikastetxeen bidez banatu zaie LHko 1. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailako ikasleei, etxera eraman dezaten.

2018-19ko katalogoa www.katalogoa.eus webean ere aurkituko duzue nahi izanez gero.

Abian da Mastodon.eus

Mastodon web protokolo ireki eta libreak darabiltzan gizarte sare bat da eta E-posta sarea bezala deszentralizatua da. Mastodon.eus euskal komunitateak sare sozial libre eta deszentralizatu honetan bere espazioa izateko helburuarekin jaio da.

Azkue Fundazioa, PuntuEUS fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Koop. eta Dinahosting eragileek elkarlanean sortu dute, denboran iraun eta euskarazko komunitatearen inguruan sor daitezkeen bestelako instantziekin alderatzeko borondatearekin, baita, beronen inguruan eragile gehiago biltzen joateko asmoarekin ere.

Erabiltzaile bakoitzak argitaratu ditzazkeen mezuei toot esaten zaie eta mezu bakoitzak gehienez 500 karaktereko edukiera du. Twitter-eko birtxioen baliokideak diren bultzadak emateko aukera ere bada, beste erabiltzaileen toot-ak norbere denbora-lerroan konpartitzeko erabiltzen direlarik.

186 erabiltzailek eman dute izena eta 824 mezu argitaratu dira dagoeneko Mastodon.eus domeinuan. Proiektua datorren asteazkenean aurkeztuko dute Bilbon.

Unidade didaktikoak eta Irria aldizkaria, Euskaraldia bultzatzeko

Euskaraldiaren eragina ikasgeletara zabaltzeko asmoz, alkarlanean garatutako hainbat tresna aurkeztu ditue, Bilbon egindako agerraldian. Batetik, hezkuntza arautuko gazteentzako hiru unidade didaktiko, edadearen arabera banatuta. Bigarrenik, euskaltegietako ikasleentzako unidade didaktikoak, euskera maila guztietara egokituak. Azkenik, Irria aldizkariaren ale monografikoa, 2 eta 8 urte arteko neska-mutilei zuzenduta. Bizkaie

Azaroko «Bizilabe» tailerrean izena emateko epea zabaldu da, 12-15 urte arteko gaztetxoentzat

App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau.

Lokuzio eta esakunak aurkitzeko altxorrak sarean

Hiru izen propio daramatzaten fondoak dira, Justo Mokoroaren bilketa (Ortik eta emendik), Gotzon Garateren Atsotitzak, eta Intza Proiektua (Euskal lokuzioak sarean), Damaso Intzaren izena daramana baina egiazki Koldo Izagirreren lana dena funtsean. Bakoitzera heltzeko laburdurak sortu ditugu, labur.eus/mokoroa, labur.eus/garate eta labur.eus/izagirre.

Osorik

Euskerearen erabilerea errazteko baliabideak aurkeztu ditue

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak tresna edo baliabide multzo barria aurkeztu dau, euskerearen erabilerea bultzatzeko. Donostiako Tabakalera zentroan egindako aurkezpenean, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak honako tresnak aurkeztu ditu: Elhuyar Hiztegiaren bersino barria, hiztegi digital horren aplikazino barriztua, bederatzi hiztegi terminologiko, Hiztegibar plug in-a eta Hizketa ereduak argitalpenaren aplikazinoa gailu mobikorretarako. Baliabide horreek, batez be, lexikoaren eta terminologiaren ikuspegitik lagunduko deutsie euskerea erabili nahi dabenei. Osorik irakurri

Komikipedia, euskerazko komikien datutegia sarean

Euskeraz plazaratzen diran komikien datu-basea da Komikipedia. Iñaki Otamendi da bultzatzailea, baina wiki erako plataformea danez, komikizaleen ekarpenen bidez informazinoa zabaltzea eta akatsak zuzentzea da asmoa. Era horretara, euskal komikigintzea ikusgai egingo dauen gunea egongo da sarean, beste herrialde eta hizkuntza batzuetan dagozanen parekoa.

Hasiera baten, azken hamarkadetan argitaratutako komiki-albumak zerrendatzea izango da Komikipediaren zeregin nagusia, bakotxaren hainbat datu emonaz: Autorea, argitaletxea eta bestelakoak. Beste hizkuntza batzuetatik euskeratutakoen kasuan, itzultzailearen barri be emongo dabe. Era berean, urte bakotxean argitaratutako albumen kopurua emoten daben kontagailua ipini dabe webgunearen azalean; berbarako, 2016an 17 plazaratu ziran eta, 2017an, oraingoz 27 erregistrau ditue. Bizkaie.eus

Kalean da Elhuyar aldizkaria, formatu eta diseinu berriekin

Elhuyar aldizkariak diseinua eta formatua berritu ditu. Hala, lehen baino txikiagoa, garbiagoa eta erosoagoa da, irakurtzeko eta eskutan ibiltzeko atseginagoa. Edukia ere eraberritu du, neurri batean. Izan ere, betiko helburuari eusten dio: zientzia eta teknologia munduan gertatzen denaren berri ematea, era zorrotz eta entretenigarrian. Orain, baina, orri gehiago ditu, eta zientzialariek berek, pertsonek, dute lehentasuna.

Joseba Intxausti historialari eta euskaltzalearen obra osoa sarean

Jakin Taldeak Joseba Intxausti historialari eta euskaltzalearen obra osoa digitalizatu du. Guztira, Intxaustik sei hamarkadez argitaratutako 504 dokumentu eta 11.684 orrialde sareratu dira, ekimenaren aurkezpenean azaldu dutenez. Joseba Intxausti Rekondo (1936, Segura, Gipuzkoa) historialaria da, baina historialarienak ez diren hamaika lanetan ere nabarmendu da. Aitzindaria izan da euskararen historia sozialaren eta Euskal Herriaren historia erlijiosoaren ikerketan, eta baita bereziki euskararen terminologiaren arloan. Esaterako, oso gazte zela eta Jakin sortu berritik garbizalekeriari aurre egitera ausartu zen, eta UZEIren sorrera bultzatu eta zuzendu zuen.

Guztia irakurri (europapress.es) »»