“Ipuin bakoitzak hurrengoa irakurtzeko grina piztu behar du, neurri batean”

Ipuin liburua du Iban Zalduak (Donostia, 1966) argitara zaharra ez. Inon ez, inoiz ez dugu, Elkar argitaletxeak publikaturik. Ipuin liburuetan ez ohikoa, kasik berrogei testuren bilduma. Antologia izan gabe ere, era guztietako ipuinak irakurri ditugu, Zalduaren estiloan beti.

Anuncios

“Hizkuntza txiki bateko hiztuna izateak abantaila asko ematen du enpresa munduan”

“Mister Yahoo!” izandako enpresari eta ekintzaile euskaldun eta kementsu ezagunak igerian darrai Interneteko negozioen itsaso zabalean. Orain “Mister Nestoria” dena negozioez, Interneten erronkez eta nazioarteko enpresa munduan euskalduna izatearen abantailez mintzatu zaigu. Argia aldizkariko elkarrizketa irakurtzeko, egin klik hemen.

Kike Amonarriz: «Euskararekin jolasteko hamaika modu badaudela erakutsi dugu»

Filologo eta soziolinguista izaki, Kike Amonarrizek (Tolosa, Gipuzkoa, 1961) euskararekin ondo pasatzeko sistemak aurkitzea izan du betidanik kezka eta afizio. Txiste kontalari gisa egin zituen lehen urratsak ETBn. 2006. urtetik, Mihiluze lehiaketan gauzatu du euskararekin jolasteko grina hori. Zortzi denboraldi, 1.117 saio eta 2.400 lehiakide inguru platotik igaro ostean, maiatzaren 15ean azken saioa emango dute. Indartsua izango da oso Biba Mihiluze: lehiakide bereziak eta ikus-entzuleentzako sariak izango ditu. Osorik irakurtzeko, egin klik hemen. Iturria: Sustatu.com

Paxkal Indo: ‘orain hogei urte baino euskaldunagoak dira egun Iparraldeko gazteak’

Seaskak 2011-2012 ikasturteari igaz baino 152 ikasle gehiagogaz ekin deutso eta ikasturtearen amaierarako 3.000 ikasle inguru izango dira. Datu positiboa da hori baina aurrekontuetan eta Frantziako Hezkuntza Ministerioagaz dituen tirabirak eta, oro har, Iparraldek bizi dauen egoeraz Paxkal Indo Seaskako buruak ondokoak kontau deuskuz. Bizkaie aldizkaria.

“Ez naiz inoiz iraultzailea izan”

Osasun arazoek atseden pixka bat eman zioten denboraldi batean egina da elkarrizketa hau Xabier Leterekin, 2006ko uztailean. Zenbait galdera Abestitzak eta poema kantatuak (Elkar) liburuan inprimatu baziren ere, ez da sekula osorik irakurlearen eskuetara iritsi. Bere erantzun sakonekin, bizitzari nolako begiz so egiten zion azaltzen saiatu zen. Hil berri den honetan, Xabier Lete nor izan zen hobeto ulertzen lagunduko duen testigantza da elkarrizketa hau.


Etorkinak, eta zer?

Amelia Barquin (Bilbo, 1965). Filologia Erromanikoan doktore. Etorkina zuen aita, Kantabriatik etorria. “Gaur egun, ikusten dut nola joan zen bertakotzen, zein estrategia garatu zituen horretarako. Bilboko Arangoiti auzoan bizi ginen, langile auzo peto-petoa. Espainiatik etorriak ziren bertako guzti-guztiak. Bazen emakume bat ‘la vasca’ esaten ziotena! Euskaldun bakarra Arangoitin! Gure etxepean baziren Extremadura, Gaztela, Galizia eta gainerako bazter guztietatik etorriak. Eta langileak. Euskalduna ontziolan lan egiten zutenak, hainbat…”.

Egun, Mondragon unibertsitateko irakaslea da eta solasaldi honetan etorkinak direla eta mintzatzen zaigu.

“Ez dago hizkuntza zailik, ikasteko gogoa edo beharra baduzu”

Abdelatif Jatabi duela zortzi urtetik Bilbon bizi da.

“Euskaragatik iritsi nintzen [Euskal Herrira] (…) Penintsulan finkatzea erabaki nuenean, bi aukera planteatu nizkion nire buruari: Katalunia ala Euskadi. Eta euskara berberetik datorrela dioen teoria bat badenez, eta ni berberea naizenez, ideia horrek erakarri ninduen. (…) Irailean iritsi nintzen eta urrian euskaltegian matrikulatu nintzen. (…) Ez da hizkuntza zailik ikasteko gogoa edo beharra izanez gero”. (2010-02-21) Guztia irakurtzeko klikatu hemen.

Korrika 16: hiru bidaia euskarara

Korrika 16k omenaldi ekitaldian dokumental hunkigarria eskaini zuen. Aljeriako Ramik, Baionako Mixelek, Gasteizko Jesus Marik eta Galiziako Tereixak euskararekin izandako harremana kontatzen dute. Ondorengo orrietan Mixele Aguerre elkarrizketatu dugu, eta baita Enrike Díaz de Durana eta Jose Perez ere, euskara ikasteko ahaleginean ari direnak azken biak. Osorik irakurtzeko hemen klikatu.