Euskarazko produktuen katalogo berria kalean

KATALOGOA.EUS webguneak 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu, 0-16 urteko haur eta gazteentzat

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du.

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburu, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta opari egiteko aukera paregabea da.

Musika, APP-ak, komikiak, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak, gurasoentzako materialaeta web helbideak biltzen ditu katalogo honek, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahian. Produktu bakoitza zein adinetako jendearentzat den, gutxi gora-beherako prezioa, egilea eta beste ezaugarri batzuk aurkituko dituzue bertan. Izan ere, gero eta gehiago gara gure aisialdia, ikasketak edo bizitza euskaraz egin nahi dugunak eta euskarazko eskaintzak bilatu eta baliatzen ditugunak.

Horixe da ba argitaratu den katalogo honen helburua, guraso jendeari haurrentzako euskarazko produktuak  eta gazteei euren gustuko euskarazko produktuak aukeratzen eta bilatzen laguntzea.

Katalogo hau Euskal Herriko beste hainbat udalekin batera atera dute eskualdekoek eta ikastetxeen bidez banatu zaie LHko 1. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailako ikasleei, etxera eraman dezaten.

2018-19ko katalogoa www.katalogoa.eus webean ere aurkituko duzue nahi izanez gero.

eLiburutegiak 27.000 erabiltzaile inguru ditu honezkero

Udako erabiltzaileei esker, eLiburutegia liburutegi digitalak 26.890 erabiltzaile ditu egun, eta honeek, guztira, 10.123 liburu hartu ditue maileguan garagarrilean eta abuztuan. Udan gehien eskatutako liburuak ondokoak izan dira: lehenik, Jon Arretxeren 19 Kamera, eta, bigarrenik, Fernando Arambururen Patria. Garagarrilean eta abuztuan gehien eskatutako 15 liburuen artean, euskerazko 5 argitalpen izan dira eta ganerakoak gaztelaniazkoak. eLiburutegiak eskainitako filmei jagokenez, udan gehien eskatutakoak ondokoak izan dira: Asier Altunaren Amama eta Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren Loreak. Iturria: Bizkaie!

Euskarazko 30 liburu berri eraman ditu aurten UPV/EHUk Durangoko Azokara

Azken urtean euskaraz argitaratu dituen liburuak erakutsiko ditu abenduaren 6tik 10era bitartean ospatuko den 52. edizioan.

UPV/EHU/

Euskal Herriko Unibertsitatea, euskara sustatzeko daukan konpromisoari eutsiz, Durangoko Azokan, euskal kulturaren erakustoki garrantzitsuenean, izango da aurten ere. Hala, UPV/EHUk azken urtean euskaraz argitaratu dituen 30 titulu berri baino gehiago eraman ditu Durangoko Azokaren 52. ediziora.

UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak jakintzaren arlo guztietako euskarazko liburuak aurkeztuko ditu han: ikasleentzat eta unibertsitatetik kanpoko jendearentzat erakargarri diren ikasliburu teknikoek (sormenezko nahiz itzulpen bidezko) eta dibulgaziokoek osatzen dute uzta.

Kontsulta ezazu hemen zerrenda osoa

Joseba Intxausti historialari eta euskaltzalearen obra osoa sarean

Jakin Taldeak Joseba Intxausti historialari eta euskaltzalearen obra osoa digitalizatu du. Guztira, Intxaustik sei hamarkadez argitaratutako 504 dokumentu eta 11.684 orrialde sareratu dira, ekimenaren aurkezpenean azaldu dutenez. Joseba Intxausti Rekondo (1936, Segura, Gipuzkoa) historialaria da, baina historialarienak ez diren hamaika lanetan ere nabarmendu da. Aitzindaria izan da euskararen historia sozialaren eta Euskal Herriaren historia erlijiosoaren ikerketan, eta baita bereziki euskararen terminologiaren arloan. Esaterako, oso gazte zela eta Jakin sortu berritik garbizalekeriari aurre egitera ausartu zen, eta UZEIren sorrera bultzatu eta zuzendu zuen.

Guztia irakurri (europapress.es) »»

Itzulpen Saila 54: «Nola irakatsi berba egiten?»

Scott Thornbury k idatzitako «How to teach speaking» liburua atera berri da Itzulpen Saila bilduman, «Nola irakatsi berba egiten?» izenburupean; Ana I. Morales izan da itzultzailea, bilduma horretako beste batzuetan bezalaxe. Mintzamenaz gehiago jakin nahi duten eta ikasgelarako trebetasunak garatu nahi dituzten irakasle guztientzat dela dio egileak. Osorik irakurri

 

“Hitz-elkarketa” atal berria Euskaltzaindiaren webgunean

Datorren ostegunean, uztailaren 3an, Euskaltzaindiak atal berri bat zabalduko du bere webgunean: “Hitz-elkarketa”. Bertan jaso dira LEF batzordeak (Lexiko Erizpideak Finkatzeko batzordeak) hitz-elkarketaz egin dituen lau lanak. Horietako hiru paperean baino ez zeuden eskuragarri, eta laugarrena argitaragabea zen. Aurkezpena goizeko 11:00etan izango da, Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean.

 

Daniel Cassanyren Sustraietatik zerura liburua argitaratu du HABEk

Kalean dugu Itzulpen Sailaren 53. zenbakia. Sustraietatik zerura du izenburu eta Daniel Cassanyren lan hautatuak bildu dira bertan.

Hemen ezezagunak diren testuak aukeratu ditu, atzerrian zein aldizkari espezializatu eskuragaitzetan argitaratu direlako, edo oraindik argitaratu gabeak direlako. Aipagarria da ikertzaile, irakasle eta idazle katalan ezagun honek euskaraz argitaratu duen lehendabiziko liburua dela.

Alea erosi nahi baduzu, hona jo. HABE