Abian da Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketa

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak sustatu du.
$imagen.alt.data/

Rafael Mikoleta XXXI. Ipuin Lehiaketan parte hartzeko epea 2019ko urtarrilaren 31ra bitartean irekita egongo da. Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak antolatuta, Bizkaiko hiriburuan erroldatuta dauden Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzenduta dago.

Aurtengoan, honako kategoria hauek desberdinduko dira: A (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak), B (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak), C (DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak) eta D (DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak). Euskarazko ipuinak (2-4 orri) bakarrik aurkeztu ahalko dira, marrazkiz lagunduta.

Azpimarratzekoa da, halaber, hiru sari (180, 140 eta 100 euro oparitan) banatuko direla kategoria bakoitzeko irabazleen artean. Epaimahaiaren erabakia 2019ko maiatzean ezagutaraziko da, eta antolatzaileek irabazle nahiz gainontzeko parte-hartzaileen lanak argitaratzeko eskubidea izango dute. Hiru.eus

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s