Euskal kulturako eta gizarteko pertsona ezagunak, Topaketalk jardunaldietan

Urriaren 20ra arte egingo dira saioak, Gasteiz, Donostia, Bilbo, Oñati eta Arrasaten.

Mondragon Linguak, Gasteizko Artium Museoak eta Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu dute egitaraua. Alderdi emozionaletik begiratuta, komunikazioa, sormen artistikoa eta hizkuntzen arteko harremanak dira Topaketalken ardatza. Euskal kulturan eta gizartean ezagunak diren personak gonbidatuko dituzte, baina ez dira berbaldi arruntak izango, formatu originaleko eta diziplina arteko saioak baino. Nork bere arloan bizi izandako esperientziak publikoarekin partekatzea da asmoa. Osorik

Anuncios

Badator V. ttiklik GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa

Aurten ere martxan da GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa (0-100… urte). Haurrekin lanketa egiteko aukera paregabea duzue hemen. Gurasoekiko harremanak, gutunak idaztea, sentimenduen lanketa, istripuen eta doluaren gaia… ideia batzuk botatze aldera 😉 Haurrekin ez ezik zuek ere animatu idaztera. Atera barruko sentimenduak eta jarri idatzita. Badakit ez dela erraza, baina barruak askatzeko erabat baliagarria bai. Osorik irakurri: sustatu.eus

 

 

 

Ikasturte berria eta euskara erabiltzeko dekalogoa aurkeztu ditu AEK-k

Nobedade handi bi aurkeztu ditu AEK-k, Bilboko Indautxu auzoko euskaltegian egindako ekitaldian. Alde batetik, ikasturte berrian ikasleak erakartzeko kanpaina berria eta, bestetik, euskeraren erabileran egiteko dekalogoa. Berez, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlari Jone Goirigolzarrik sortu du dekalogoa, baina AEK-k bat egin du bertan esaten denarekin eta ikasleen artean zabalduko du mezua.

Euskara ikasteko modu efektiboa eta afektiboa eskaintzen du AEK-k, kontzeptu bien arteko berba jokoa eginaz. Erabileran oinarritutako metodogia dugu, ikasleek esperientzia aparta bizi izango dute, adierazi du Mertxe Mujika koordinatzaile nagusiak. Egunerokoan euskara erabiltzeko prestakuntza ematera bideratzen du AEK-k bere ahalegina: Inguruko hartu-emanak euskaraz egitea, lan egoera hobetzea, euskara maila igotea… aipatu ditu Mujikak ikasleek topatuko dituzten onuren artean.

Sare sozialetako emotikonoak dira 2017-18 ikasturteko kanpainaren sinboloak. Irudia aldatu nahian, emotikonoen alde egin dogu, modan daudelako, argitu du Mujikak. Hainbat euskarritan zabalduko dute beren mezua, % 100 afektiboa lelopean. Bideoa ere plazaratu dute (ikusi hemen). Osorik irakurri

Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketa: emaitzak iruditan eta labur

Pasa den uztailan argitaratu ziren Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren emaitzak txosten formatuan. Egun batzuk beranduago, EHUren uda ikastaroen baitan, datuak hobeto ezagutu, eztabaidatu eta hausnartzeko aukera izan zen. Uda ostean, emaitzak laburtuta eta euskarri arinago baten bidez zabaltzeko asmoz, infografia animatu batean bildu ditu Soziolinguistika Klusterrak, edonon edonori azaltzeko moduan eskura jartzeko asmoz.

Guztia irakurri (soziolinguistika.eus) »»

Euskara doan ikasteko proposamena egin dio Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari

Helduen euskalduntze sektorea proposamena aurkezten. Argazkia: Kontseilua. Eusko Jaurlaritzari egindako proposamenean lau ideia nagusi daude. Lehenik, eskatzen dute euskalduntze prozesu osoari laguntzea eta ez soilik erabiltzaileari. Bigarrenik, ikasleek doan ikasi ahal izango dute baldin eta aprobetxamendua bermatuko balitz, hau da, asistentzia %75era iritsiko balitz.

Guztia irakurri (argia.eus) »»

Euskaraz irakurtzeko eta liburuak erosteko abantailak liburutegietan

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoak  30€ko 75 erosketa-txeke banatu du apirileko partehartzaileen artean eta beste horrenbeste zozketatuko du maiatza bukaeran, hile honetan  prozedura betetzen dutenen artean. PARTE HARTZEKO URRATSAK honakoak dira: Liburutegiko euskarazko liburu bat eraman etxera- mailegu zerbitzua erabilita- eta…