Euskal esperientziak zientzia zabalkuntzan, jardunaldia

Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkuntzan (EEZZ18) jardunaldiak izango dira datorren astean Donostian, ekainaren 14 eta 15ean, Donostia International Physics Centerrek antolatuta. Sustatu ere programan izango da, Luistxo Fernandezen ekarpen batekin.

EHUren Donostiako Kanpuseko Carlos Santamaria zentroan izango da biltzarra.

Bi egunetako topaketa hau, elkarlotuta dauden lau sesio independentetan banatuko da.  Osorik irakurri

Euskerearen erabilera informala aztertuko dabe Euskaltzaindiak eta Ezkerraberrik

Jardunaldia egingo dabe bagilaren 1ean, Donostian.

Gizartean pil-pilean dagoan gaia da euskerearen erabilerearena, eta sarri sortzen dira kalapita eta nahasteak, azaldu dau Inaki Irazabalbeitia Ezkerraberri Fundazinoko zuzendariak. Hain zuzen be, kezka horri erantzutera dator Euskaltzaindiagaz batera antolatu daben jardunaldia. Euskera informalaren inguruko hainbat alderdi jorratuko ditue: euskalkien zeregina zein dan, ahozko euskereak eta argotak zelakoa behar dauen izan, gazte hizkerak…

Bagilaren 1ean egingo dabe jardunaldia, goizetik eguerdira bitartean, Donostiako Tolare baserrian, Luis Villasante Euskerearen Ikergunean. Hainbat lagunek egingo dabe ekarpena, nork bere alorretik. Parte-hartzaileen artean dagoz Mikel Zalbide, Inma Muñoa, Orreaga Ibarra, Asisko Urmeneta, Adolfo Arejita, Joxerra Gartzia eta Xabier Euzkitze.

Bizkaie