X. Bizkaidatz lehiaketeak baditu irabazleak

Herritarren artean irakurtzeko eta idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatzen dau Bizkaidatz Saria Bizkaiko Foru Aldundiak. Formatu berezia dauka: Idazle ezagunek istorioen hasierak idazten ditue, eta parte-hartzaileek kontakizun horreetako bati segidea emon behar deutsie.

Aurtengo edizinoan, Bernardo Atxagak idatzi dau istorioaren hasierea, euskerazko modalidaderako. Istripua izeneko amaiera bako kontakizuna izan da Atxagarena. Gaztelaniazko modalidadeko kontakizuna Itziar Mínguezek idatzi dau, Escape izenburuduna.

Herritarrek asmautako amaierak irakurri, eta lau irabazle izentau ditu epaimahaiak. Euskeraz, sari bakarra emon dabe oraingoan, Kristina Gorostidi Salinasi hain zuzen. Gaztelaniazkoan, ostera, hiru saritu egon dira: Cristina Pascual Manzano (1. saria), Igor Goikoetxea Luengo (2.a) eta Idoia Beitia Basterrechea (3.a).

Bizkaien osorik

Zinegabonak ekimena barrituta dator

Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, gazteek eta familiek jaiegun horreetan plan alternatiboaz gozau ahal izateko programea egongo da abian. EZAEgaz eta EITBgaz alkarlanean, Zineuskadik Zinegabonak zikloa jarriko dau abian ondoko aretoetan: Multibox – Eitb, Donostiako Príncipe, Iruñeko Golem Baiona, Errenteriako Niessen, Zornotza, Urruñako Itsas-Mendi eta, lehen aldiz aurten, BECeko Gabonetako Parkean (PIN). Bizkaie

Euskarazko produktuen katalogo berria kalean

KATALOGOA.EUS webguneak 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu, 0-16 urteko haur eta gazteentzat

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du.

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburu, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta opari egiteko aukera paregabea da.

Musika, APP-ak, komikiak, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak, gurasoentzako materialaeta web helbideak biltzen ditu katalogo honek, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahian. Produktu bakoitza zein adinetako jendearentzat den, gutxi gora-beherako prezioa, egilea eta beste ezaugarri batzuk aurkituko dituzue bertan. Izan ere, gero eta gehiago gara gure aisialdia, ikasketak edo bizitza euskaraz egin nahi dugunak eta euskarazko eskaintzak bilatu eta baliatzen ditugunak.

Horixe da ba argitaratu den katalogo honen helburua, guraso jendeari haurrentzako euskarazko produktuak  eta gazteei euren gustuko euskarazko produktuak aukeratzen eta bilatzen laguntzea.

Katalogo hau Euskal Herriko beste hainbat udalekin batera atera dute eskualdekoek eta ikastetxeen bidez banatu zaie LHko 1. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailako ikasleei, etxera eraman dezaten.

2018-19ko katalogoa www.katalogoa.eus webean ere aurkituko duzue nahi izanez gero.

Abian da Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketa

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak sustatu du.
$imagen.alt.data/

Rafael Mikoleta XXXI. Ipuin Lehiaketan parte hartzeko epea 2019ko urtarrilaren 31ra bitartean irekita egongo da. Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak antolatuta, Bizkaiko hiriburuan erroldatuta dauden Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzenduta dago.

Aurtengoan, honako kategoria hauek desberdinduko dira: A (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak), B (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak), C (DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak) eta D (DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak). Euskarazko ipuinak (2-4 orri) bakarrik aurkeztu ahalko dira, marrazkiz lagunduta.

Azpimarratzekoa da, halaber, hiru sari (180, 140 eta 100 euro oparitan) banatuko direla kategoria bakoitzeko irabazleen artean. Epaimahaiaren erabakia 2019ko maiatzean ezagutaraziko da, eta antolatzaileek irabazle nahiz gainontzeko parte-hartzaileen lanak argitaratzeko eskubidea izango dute. Hiru.eus

Abian da Mastodon.eus

Mastodon web protokolo ireki eta libreak darabiltzan gizarte sare bat da eta E-posta sarea bezala deszentralizatua da. Mastodon.eus euskal komunitateak sare sozial libre eta deszentralizatu honetan bere espazioa izateko helburuarekin jaio da.

Azkue Fundazioa, PuntuEUS fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Koop. eta Dinahosting eragileek elkarlanean sortu dute, denboran iraun eta euskarazko komunitatearen inguruan sor daitezkeen bestelako instantziekin alderatzeko borondatearekin, baita, beronen inguruan eragile gehiago biltzen joateko asmoarekin ere.

Erabiltzaile bakoitzak argitaratu ditzazkeen mezuei toot esaten zaie eta mezu bakoitzak gehienez 500 karaktereko edukiera du. Twitter-eko birtxioen baliokideak diren bultzadak emateko aukera ere bada, beste erabiltzaileen toot-ak norbere denbora-lerroan konpartitzeko erabiltzen direlarik.

186 erabiltzailek eman dute izena eta 824 mezu argitaratu dira dagoeneko Mastodon.eus domeinuan. Proiektua datorren asteazkenean aurkeztuko dute Bilbon.

Aitor Sarasua hil da

Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaio zen Aitor Sarasua Maritxalar, 1967an, eta txikitatik aritu da bertsolaritzari lotutako lanetan. Hamaika modutan bultzatu izan du bertsozale mugimendua; oholtza gainean aurrena, 1998 ingurura arte, baina azken urte luzeetan oholtzapeko lanetan ere bai; besteak beste, Bertsozale Elkartean aritu da.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Bertsularien Lagunak Elkarteak eskainitako bertsoa

Bizitzaren maitale
eta zerbitzari,
etxekoei emana,
lotua hitzari,
hain adar hauskorrean
zenbiltzan dantzari,
ez zitzaion gehiago
gelditzen ertzari,
agur ta mila esker
gure txepetxari.

Unidade didaktikoak eta Irria aldizkaria, Euskaraldia bultzatzeko

Euskaraldiaren eragina ikasgeletara zabaltzeko asmoz, alkarlanean garatutako hainbat tresna aurkeztu ditue, Bilbon egindako agerraldian. Batetik, hezkuntza arautuko gazteentzako hiru unidade didaktiko, edadearen arabera banatuta. Bigarrenik, euskaltegietako ikasleentzako unidade didaktikoak, euskera maila guztietara egokituak. Azkenik, Irria aldizkariaren ale monografikoa, 2 eta 8 urte arteko neska-mutilei zuzenduta. Bizkaie

5 egun GURASOEI GUTUNA idazteko

Azaroaren 10 arte duzu GURASOEI esan nahi diezun hori idazteko.

Animatu, atera barruan duzuna. Gurasoei idatzi, esan nahi diezun hori paperean jarri. Barruak eskertuko dizu.

Eskolan, etxean, lantokian, animatu denak gurasoei idaztera. Lanketa zoragarria, gogorra, betegarria… da, gure barrurako ondorio ezinhobeak dituena.

Nola, noiz, non ez dakizula?

HEMEN OINARRIAKhttps://gurasoeigutuna.eus/oinarriak/

HEMEN JATORRIAhttps://gurasoeigutuna.eus

HEMEN LIBURUAhttps://gurasoeigutuna.eus/liburua-medioetan/

Sustatu

Abian da CAF-Elhuyar sariketa. Igo trenera!

Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2019ko otsailaren 14ra arte aurkez daitezke lanak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak.  25. urteurrena ospatuko du sariketak.

Kategoria hauek ditu sariketak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat eskuratuko du.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 eurorekin eta eskulturarekin saritzen da.
  • Zientzia Gizartean sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duen proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuaren egileak hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasotzen du, baita eskultura ere.

Horrez gain, aurten ere NEIKER sari berezia emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da eta beste sariekin bateragarria; alegia, lehen sektoreko lan onenak beste kategoria bateko onena ere baden kasuan bi sariak jasoko ditu.

cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean dago informazio guztia, eta 2019ko otsailaren 14ra bitartean aurkez daitezke lanak.

Deskargatu oinarriak | Deskargatu kartela (bereizmen handian)


Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin:
cafelhuyarsariak.elhuyar.eus | cafelhuyarsariak@elhuyar.eus

Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera: Glotodidaktika topaketa azaroan

Azaroaren 9an eta 10ean, Bilbon, UEUk antolatuta. “Gauza jakina da euskararen biziberritze prozesua bidegurutze garrantzitsuan dagoela. Prozesu horretan toki garrantzitsua izan behar du Helduen Euskalduntze Alfabetatzeak. (…) Asko dira aurrean ditugun erronkak: ahozkotasunari garrantzia eman behar diogu; gaitasuna igotzen laguntzeaz gain, erabilera ere sustatu behar dugu; lan-munduan, aisialdian, kirolean… urratsak ematen lagundu behar dugu, horretarako egoki programatuz; IKTek ematen dizkiguten aukerak zukutu behar ditugu.” Guztia irakurri