Abian da Mastodon.eus

Mastodon web protokolo ireki eta libreak darabiltzan gizarte sare bat da eta E-posta sarea bezala deszentralizatua da. Mastodon.eus euskal komunitateak sare sozial libre eta deszentralizatu honetan bere espazioa izateko helburuarekin jaio da.

Azkue Fundazioa, PuntuEUS fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Koop. eta Dinahosting eragileek elkarlanean sortu dute, denboran iraun eta euskarazko komunitatearen inguruan sor daitezkeen bestelako instantziekin alderatzeko borondatearekin, baita, beronen inguruan eragile gehiago biltzen joateko asmoarekin ere.

Erabiltzaile bakoitzak argitaratu ditzazkeen mezuei toot esaten zaie eta mezu bakoitzak gehienez 500 karaktereko edukiera du. Twitter-eko birtxioen baliokideak diren bultzadak emateko aukera ere bada, beste erabiltzaileen toot-ak norbere denbora-lerroan konpartitzeko erabiltzen direlarik.

186 erabiltzailek eman dute izena eta 824 mezu argitaratu dira dagoeneko Mastodon.eus domeinuan. Proiektua datorren asteazkenean aurkeztuko dute Bilbon.

Deja un comentario