Umeentzako eta gazteentzako jarduera bereziak, Basque Culinary Centerren eskutik

Egitarauaren barruan udako kanpamentuak, udalekuak eta tailerrak antolatu dira.

Sukaldaritza gustuko duten gaztetxoentzako egitarau zabal zabala prestatu du Basque Culinary Centerrek. Besteak beste, udako kanpamentuak, udalekuak eta tailerrak egongo dira.

Udako kanpamentuei dagokienez, bost saio antolatu dira: hiru Gipuzkoan eta gainontzeko biak, Madrilen. Gazteenei gastronomiaren nondik norakoak erakusteko modu dibertigarri eta desberdina izango da.

Udalekuen kasuan, 9 eta 12 urte arteko mutiko eta neskatoei zuzenduta daude, eta bost hitzordu desberdin antolatu dira. Sukaldaritzari eta gozogintzari buruzko tailerrez gozatzeko abagunea izango da.

Halaber, Basque Culinary Centerrek beste bi tailer mota hartuko ditu: Familian (larunbat goizean heldu batek eta ume batek elkarlanean janaria prestatzen ikasiko dute) eta Izan Chef (10 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzenduta).

Informazio gehiago nahi izatekotan, 943 57 45 57 telefono-zenbakira deitu edo club@bculinary.com helbidera mezua bidali.

Deja un comentario