Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak erabiltzaile guztien eskura jarri ditu 279 filmen eta 24 serietako 225 kapituluren azpitituluak

mayo 8, 2017

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak elkarteen zein publiko orokorraren eskura jarri ditu Distribuidora de Televisión Digital SA (DTS) enpresarekin duen lankidetzari esker sortu diren euskarazko azpitituluak. Guztira, 279 filmen eta 24 serietako 225 kapituluren azpitituluak Open Data Euskadin eskuragarri daude. Sailak bide honetan sakontzeko asmoa du eta legegintzaldian zehar ekimen berriak sustatuko ditu.

Eusko Jaurlaritzaren eta DTS enpresaren lankidetza 2014. urtearen bukaeran hasi zen. Lankidetza horri esker, Movistar+ Estrenos (lehenago Canal+ 1 eta Canal+ estrenos)  plataforman eskainitako atzerriko hizkuntzetan (euskaraz eta gaztelaniaz zirenak azpititulatu gabe utziko zirela adostu zen) ekoizturiko filmak eta telesailak euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera izan da. Nahiz eta orain arte 548 film eta 67 serietako 600 kapitulu inguru azpititulatu diren, oraingo honetan aipatu lankidetzaren aurreneko bi urteetan azpititulatutakoak  eskegi dira Open Data Euskadin, eta aurki iazkoak ere bertan izango dira. Beraz, 279 filmen eta 24 serietako 225 kapituluren azpititulu horiek jadanik badaude eskuragarri.

Horrekin batera, erabiltzaileei, ikastetxe eta ikastolei, euskaltegiei edota beste eragileei azpitituluak erabiltzeko aukera ematen zaie orain. Osorik irakurri.


Irakurgai mailakatuak

marzo 28, 2017

Narrazioak eta olerkiak dira HABE IKASBIL-en atal honetan datozenak.

11-18 urte arteko neska-mutilentzako R. Mª Azkue literatura-sariketa honetako lan sarituak dira honakoak, 2014 urteko lehiaketari dagozkionak: ipuinak eta poesia atalekoak.

Irakurgai mailakatuak PDF formatuan


Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa martxan!

marzo 23, 2017

Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak.

  • Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira.
  • Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte.

Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat%35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.


ETB1 eta ETB2 HDn emititzen hasi dira

marzo 22, 2017

Euskal Telebista, ETB1 eta ETB2 kateak bereizmen handian ematen hasi da. Hartara, programazioaren zati nagusia (zinea, kirolak, dokumentalak eta barne-produkzioko saiorik gehienak) irudi eta soinu kalitate tekniko handienean ikus daitezke jada. LTD bidez telebista ikusten dutenek ETB1HD eta ETB2HD ikusteko beharrezkoa dute berriro kateak sintonizatzea (abenduan, oraindik edukirik gabe baina bereizmen handian emisioak hasi zirenean, horrelaxe jakinarazi zuen EiTBk). EiTBk, halaber, ikus-entzuleak animatu nahi ditu kateak berriro sintonizatzeko aukera baliatu ditzaten bi kateok mandoko lehen postuetan jartzeko.

Guztia irakurri (eitb.eus)


Nobedadez beteta datoz aurten Bizkaiko Foru Aldundiaren udalekuak

marzo 17, 2017

Berritasun nagusia programa pilotu bi izango dira. Lorea Bilbaok azaldu duenez, udalekuetan euskara lantzen dute umeek, baina ahalegin berezia egingo da aurten. Euskararen erabilera informalarekin lotutako jarduera bereziak antolatuko dira. Gainera, beste gai bi ere sakonago landu nahi dituzte, herri kirolak eta euskal kulturaren transmisioa hain zuzen. Bizkaie!-tik.


Tecnopolis-en saio berezia

marzo 13, 2017


Asteburuan saio berezia izan du Teknopolisek ETB1ean. Munduko ikertzaileen herena baino gutxiago dira emakumeak; % 28, UNESCOren arabera. EAEn, % 35 dira, baina, ardura-eskalan zenbat eta gorago jo, orduan eta txikiagoa da ehuneko hori.
Berdintasun falta ez da zientzia-arloaren berezitasun bat, baina kontu batzuk zientziari dagozkio berariaz.
Emakumearen Nazioarteko Egunaren ondorenean, saio monografiko bat eskaini diote emakumeek zientzian duten egoerari.

http://www.eitb.tv/es/embed/teknopolis-eu-2014-2017-teknopolis-eu-2016-2017/5662/119201/emakumeak-zientzian/


Liburu berriak

marzo 13, 2017

 Euskararen herri hizkeren atlasa VII
Argitaratzailea: Euskaltzaindia = Real Academia de la Lengua Vasca = Académie de la Langue Basque, 2008-2016, Bilbo.

Hizkuntza, nazioa eta estatua
XX. mendearen erditsuan, abertzaletasunak berritu sakon bat izan zuen, eta arrazaren ordez euskarari eman zitzaion lehentasuna gure herria definitzeko eta eraikitzeko orduan. Gaur, XXI. mendean, planteamendu berriak entzuten dira, lehengo uste ziurrak zalantzan jartzera datozenak: hizkuntza, nazioarentzat mesede eta sostengu izan arren, ez ote da kalte edo traba estatu bat lortzeari begira?