“Euskarak Interneten duen egoera”, 2017ko datuen txostena aurkeztu du PuntuEUS Behatokiak

PuntuEUS Behatokiak 2017ko txostena aurkeztu du gaur goizean. Hirugarren urtez jarraian euskarak Interneten duen presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Behatokiak hiru alor neurtzen ditu: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten. Euskararen interneteko egoeran eragiteko eper ertain-luzeko estrategiak behar direla azpimarratu dute txostenaren egileek. Datu orokor bat ere eman dute: 26.663 webgune daude euskarazko edukiren bat daukatenak (Euskal Herri osoko webguneen %16).

PuntuEUS Behatokia PuntuEUS Fundazioaren ekimena da, eta euskarak Interneten duen egoera neurtzen du; emaitzak webgunean daude ikusgai. Azterketa urtean behin egiten da, eta 2017ko datuen gainean egindako neurketaren emaitza aurkeztu dute Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Diputatuak eta Josu Waliño PuntuEUS Fundazioaren zuzendariak, Bilbon egindako agerraldian.

Hiru puntu azpimarratu dituzte:

  • Euskararen Interneteko erabilera egonkor mantendu da azken 3 urteetan.
  • Behatokian oinarrituta .EUS mapa ere aurkeztu dute, Irontecek garatua.
  • .EUS domeinuaren hazkundea bereziki enpresetan ari da gertatzen. Osorik sustatu.eus

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s