Ibon Sarasolari emon deutsie Abbadia Saria

Euskerearen nazinoarteko egunaren harira, urtero emoten dau Abbadia Saria Gipuzkoako Aldundiak, euskerearen aldeko lanean nabarmendu diran personen lana txalotu eta gizarteratzeko. Aurtengo saritua Ibon Sarasola hizkuntzalaria (Donostia, 1946) izango da. Epaimahaiak, batez be, Sarasolak euskera batuaren alde egin dauen ekarpena aitatu dau, eragin eta garrantzi handiko lana izan dalako.

Aldundiko Euskera diputadu Mikel Irizarrek Sarasola zoriondu dau, eta ondo merezidutako autortzea dala ganeratu. Euskera batuari egin deutsan ekarpena gogoratu dau Irizarrek, adibidez lexikografiaren eta hiztegigintzearen esparruan, baina beste arlo batzuk ahaztu barik.

Ibon Sarasola EHUko Letren Fakultadeko katedraduna da eta euskaltzain osoa 1988tik. Euskera batuaren hiztegi arau-emoilea egiteko txostena aurkeztu ebanetik, hiztegigintzea eta lexikoa lantzen ibili da. Holan, Orotariko Euskal Hiztegiaren eta Euskaltzaindiaren Hiztegiaren zuzendari izan da, eta euskerazko korpusak sortzeko proiektuak gidatu ditu. Osorik irakurri

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s