Euskalbar 4.3: hainbat konponketa eta aldaketa, hiztegien helbide aldaketak eta hiztegi berriak

Euskalbarren bertsio berri bat, 4.3 zenbakikoa, jarri dugu Mozillaren gehigarrien webgunean. Euskalbar eguneratzen zaizuen hurrengoan hauek izango dira erabilgarri izango dituzuen aldaketak:

  • Hainbat arazo txiki konpondu dira.
  • Euskalbar lehen aldiz instalatzean, erabiltzaileak erabaki dezake zein hiztegi jarri bistan.
  • Hitzen osatze automatikoa aukerakoa bihurtu da.
  • Hainbat hiztegi eta corpus .eus helbide berrietan kontsultatzen dira.
  • Bilaketa konbinatuetan, hautatutako hizkuntza-parea duten hiztegiak soilik erakusten dira.
  • Hiztegien menua eguneratu da.
  • Bilaketa konbinatuetan ez zebiltzan hiztegiak badabiltza (Hauta Lanerako Euskal Hiztegia, Zientzia eta Teknologiaren Hiztegia, Telekomunikazio Hiztegia eta Lanbide Heziketarako Hiztegia).
  • Automobilgintza hiztegia gehitu da.
  • Elhuyarren hiztegi automatikoak (alemana, okzitaniera, txinera, arabiera, swahilia eta hindia) gehitu dira.
  • Hiztegien menuan zeuden zenbait hiztegi eta corpus kontsultatzeko botoiak gehitu ditugu (Hiztegi Batua Euskal Prosan, BFA Hiztegi Terminologikoa, Auñamendi Eusko Entziklopedia, Epaitegietako Lexikoa, Katalogatzeko Terminologia, Legebiltzarreko Hiztegia, Eibar aldeko euskara, XX. mendeko corpus estatistikoa).
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s