Bizkaiko Medikuen Elkargoak bat egin du analisiak euskaraz emateko eskaerarekin

Hainbat medikuk eta langilek irailaren amaieran egin bezala, osasun zerbitzu publikoan egiten diren gernu eta odol analisien emaitzak ele bitan jartzeko eskatuz gutuna igorri dio elkargoak Osakidetzaren zuzendaritzari.

Joan den irailaren 30ean, Osakidetzako hainbat langilek gernu eta odol analisiak euskaraz emateko eskaera egin zieten erakundeko zenbait arduraduni, modu indibidualean baina ekimen bateratuan eskaerak idatziz igorrita. Ekimen horretako partaideek orduan jakinarazi zuten Bizkaiko Medikuen Elkargoari ere eman zietela eskaeraren berri. Orain, aipatutako elkargoak ere eskaera horrekin bat egin eta, bere aldetik, analisiak ele bitan emateko eskaera Osakidetzaren zuzendaritzara igorri duela jakin dute irail amaieran eskaera bera egin zuten Osakidetzako langileek.

Osakidetzaren zuzendaritzari bidalitako idatzian, analisiak euskaratzea eskatu duten profesionalekin bat egiten dutela dio Bizkaiko Medikuen Elkargoak, eskaera Osakidetza euskalduntzeko 2003ko dekretuaren edukiarekin bat datorrelako, elebitasuna bultzatzeko pauso bat delako, eta mediku eta pazienteen arteko harremanerako ere onuragarria izango delako. Erabili.com

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s