Atsotitzak online

Atsotitz edo esaera zaharrak interesatzen bazaizkizue, hona hemen baliagarri izango zaizkizuen erreferentzia pare bat:

– Maite Goñi irakaslearen Esaera jatorrak bloga.
Blogean bertan dioen bezala, hain ezagunak diren atsotitz edo lokuzioak euskara jatorrera ekartzea izango da blogaren helburua, ahal den neurrian hizkuntza ezberdinetako ordainak eta adibideren bat edo beste emanez.
Hona hemen helbidea: http://esaerajatorrak.com/

-Cervantes Institutuaren atsotitzen bilduma
Gaztelaniazko esaera zaharrak oinarri hartuta, atsotitzen bilduma osatu du Cervantes Institutuak. Hizkuntza hauetan aurki daitezke esaerak: alemana, katalana, frantsesa, galegoa, antzinako grekoa gaur egungo grekoa, ingelesa, italiera, poloniera, portugesa, errumaniera, errusiera eta euskara.

Hauxe da helbidea: http://cvc.cervantes.es/lengua/refranero/Default.aspx

Deja un comentario