“Paradisua eta katuak” disko-liburuaren gaztelaniazko bertsioa aurkeztuko da Madrilen

Bihar, apirilaren 23an, Madrilgo Círculo de Bellas Artes erakundean, Bernardo Atxagaren testuak eta Jabier Mugurutzaren musika jasotzen duen “Paradisua eta katuak” CD-liburuaren gaztelaniazko bertsioa aurkeztuko da. Argitalpena Círculo de Bellas Artesek kaleratu du, eta Euskaltzaindiaren eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntza izan du.

“Paradisua eta katuak” kontaera bat da; ipuinek, poemek, pasarte komikoek eta gogoetek osatzen duten kontaera; gainera, kontaera musikatua. Iazko martxoan, Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatutako “Euskarari gorazarre” jardunaldien barruan, gaztelaniazko bertsioa eskaini zuten Madrilen Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak, Círculo de Bellas Artes erakundearen egoitzan. Emanaldi hura jasotzen duen CD-liburua da bihar aurkeztuko dena. Iluntzeko 19:30ean izango da, eta Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria eta Erramun Osa idazkariordea bertan izango dira.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s