Zilegi Eskolak

Septiembre 30, 2009

Malores Etxeberriak, Hernaniko Udaleko euskara teknikariak, euskararen erabilera sustatzeko dagoen esperientzia baten berri eman digu. Osoa irakurtzeko klikatu hemen.


Iraileko bilerako dokumentuak

Septiembre 23, 2009

Iraileko bilera egin berri dugu eta Eskola Hiztun Bila jardunaldietako egitaraua, harremanetarako datuak, HNATaren orduen banaketa eta aurtengo lan-egutegia dokumentuen artean aurki ditzakezu.

Harremanetarako datuak 09-10

HNATen orduen banaketa 09-10

2009-2010 Hizkuntza Normalkuntzakoen lan egutegia

Eskola Hiztun Bila 8-EGITARAUA


2009/10 mintegia

Septiembre 15, 2009

Ikasturteko Hizkuntza Normalkuntzako lehen bilera irailaren 16an izango denez arduradunek ikasturteko lehen dokumentuak jasotzeko aukera izango dute: harremanetarako datuen orria, egutegia, hainbat informazio…

Gainera ikasturteko plana nola egin ere azalduko da eta Aiora Izagirrek Izarren dizdira zer den kontatuko du.


Literatur Itzulpenen Katalogoa, sarean

Septiembre 11, 2009

1976-2008 bitartean euskarara itzulitako literatur obren katalogoa, Literatur Itzulpenen Katalogoa, sareratu du EIZIEk, euskal itzulpenen katalalogazioan dauden hutsuneak betetze aldera beste urrats bat egin nahian. Gehiago jakiteko klikatu hemen.


Oheko inkomunikazioari buruzko antzezlana

Julio 14, 2009

Patxi Zubizarretak iaz irabazi zuen antzerkiko Donostia Hiriko Kutxa Literatur Saria, Ohe deseginak lanarekin. 40 urteren bueltan dabiltza antzezlaneko bi pertsonaia nagusiak, Teresa eta Migel. Semea Edinburgora bidali berri dute ingelesa ikastera, eta etxera itzuli direnean, bakarrik sentitu dira.

Oporretan irakurtzeko aproposa!


‘Zinema euskaraz’ zirkuitu komertzialean

Julio 7, 2009

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak abian jarritako Zinema euskaraz egitasmoak urrats berria eman du. Joan den asteburutik, EAEko sei zinema-areto komertzialetan euskarazko bost film ikusteko aukera izango da, tartean Aupa Etxebeste! eta Obaba.


Kale izendegiak: izenak hautatzeko irizpideak eta erabiltzeko arauak

Junio 30, 2009

Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatuta, “Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana” izeneko ikastaroan (Durango, 2009-6-4) Mikel Gorrotxategik emandako hitzaldia irakur dezakezu.


Ikerbasque programako Durk Gorter Hizkuntzen zientziarariarekin

Junio 23, 2009

Ikerbasque programaren bitartez euskal herriratutako irakasle honek eleaniztasunaren ikuspegi soziologikoa du ikerbide. Euskaltegian ari da euskara ikasten, eta gaztelania kalean.  Gogoeta interesgarriak benetan. Osorik irakurtzeko klikatu hemen.


Hizkuntzen Europako Gutuna Bilbon

Junio 8, 2009

Azken asteotan luze eta sakon mintzatu dira Bilbon eremu urriko hizkuntzen babesaz eta sustapenaz, bertan egin baita apirilaren 20an eta 21ean Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunari buruzko jardunaldia (Lorpenak eta desafioak). Horrekin lotuta, Europako Gutunaren Adituen Komiteko bilkura ere egin dute; udaberriko bilkura, hain zuzen ere. Hedabideek arreta handia eskaini diote horien inguruan gertatutakoari. Hemen informazio gehiago.


Euskara hizkuntz nagusia dela finkatzen duten dekretuak indargabetu dira

Junio 4, 2009

Euskara hizkuntz nagusia dela finkatzen duten Haur Hezkuntzako eta Batxilergoko dekretuak bertan behera utzi ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Dekretu horiek Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria zenean onartu zituzten, Tontxu Campos Hezkuntza sailburua zenean hain zuzen ere. Hizkuntza Askatasunez Aukeratzeko Plataformak orduko Jaurlaritzaren erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu zuen “gurasoek bere seme-alaben hezkuntzaren hizkuntza aukeratzeko eskubidea urratzen” duelako. Gaur Justizia Auzitegiak onartu egin du errekurtso hori. Osorik irakurtzeko hemen klikatu.