Getxoko guneko hainbat ikastetxetan etorkinak ditugu, eta, gainera, haien kopurua egunetik egunera ari da handitzen. Euskararen normalizazioan pisu handia izan dezakete, baldin eta haiek euskal eremura erakarri eta integratzea lortzen badugu. Horretarako lagungarri izan daitezkeen baliabideak biltzen saiatuko naiz atal honetan.
Abiapuntu gisa, hemen dituzu oinarrizko kita eta irakasleentzako gida.
ikasle-etorri-berriak-ikastetxeetan-irakasleentzako-gidak
Artikulu interesgarrien bilduma:
Helbide interesgarri asko daude. Batzuk behar beharrezkoak dira:
- Berrikuntza – Dokumentu ofizialak, integrazio prozesua (hasierakoa, hizkuntzaren lanketa, antolamendua, metodologia, bizikidetza, eskola, familiak eta ingurugiroa), ikasle ijitoak (orientabideak, baliabideak…), kulturartekotasuna eta teknologia berriak.
- Hezkuntza web orrikoa – Ikasle etorki berrien inklusiorako programa.
- Elkarrekin – Dokumentuak, ebaluazioa, hiztegiak, jolasak, unitate didaktikoak eta hizkuntza lantzeko materialak.
Beste batzuk:
- Irungo Berritzeguneko HIPIen orria: irudizko hiztegiak (AISA…), bestelako hiztegiak (zazpi hizkuntzetakoa), proposamen didaktikoak, jokoak, ariketak… Hemen klikatu.
- Leioako Berritzegunekoen HIPIen orria. Hainbat baliabide eta lotura.
- Getxoko guneko zenbait ikastetxeren bloga (Larrañazubi, Zipiriñe eta Zubileta ikastetxeak). Ikasleen lanak ( jolasak, errezetak…), ideiak (bideoak…), loturak…



