‘Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa’ aurkeztu dute

Noviembre 4, 2009

Elhuyar Fundazioak eta EHUk Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa argitaratu dute, euskarazko lehendabizikoa. Zientzia eta teknologiaren alor guztiak jasotzen ditu 200 aditu baino gehiagoren artean egindako hiztegi entziklopediko honek. Informazio gehiagorako klikatu hemen.


EUSTATeko datuak gunean

Noviembre 2, 2009

Diagnosia dela eta hainbat datu biltzen ari dira ikastetxeetako HNATak. Hori dela eta, hona hemen gure guneko udalerrietako EUSTATeko datuak.

Getxo:

  • Euskaldunen proportzioa: %29
  • Euskaldun alfabetatuen proportzioa: %24,8
  • Jatorrizko euskaldunen proportzioa: %7,52

Mungia:

  • Euskaldunen proportzioa: %55,9
  • Euskaldun alfabetatuen proportzioa: %42,8
  • Jatorrizko euskaldunen proportzioa: %38,8

Sopelana:

  • Euskaldunen proportzioa: %38,8
  • Euskaldun alfabetatuen proportzioa: %31,5
  • Jatorrizko euskaldunen proportzioa: %14,29

Berango:

  • Euskaldunen proportzioa: %34,7
  • Euskaldun alfabetatuen proportzioa: %27,9
  • Jatorrizko euskaldunen proportzioa: %12,6

Gatika:

  • Euskaldunen proportzioa: %71,10
  • Euskaldun alfabetatuen proportzioa: %56,2
  • Jatorrizko euskaldunen proportzioa: %57,4

Plentzia:

  • Euskaldunen proportzioa: %36,1
  • Euskaldun alfabetatuen proportzioa: %28,5
  • Jatorrizko euskaldunen proportzioa: %13,8

Euskaldun asko musika gaztelaniaz ikasten

Octubre 29, 2009

Bilboko Kontserbatorioak uko egin dio sei ikasturte barru eskaintza elebiduna egiteari, bertako kide gehienak alde dauden arren. Erabakitzeko ahalmena daukatenek, baina, nahiago izan dute euskarak orain arte bezain zokoratuta jarrai dezala. Denetik dago EAEko kontserbatorioetan, baina oro har esan daiteke euskararen soinu-banda doinurik tristeenekin eginda dagoela.


Kirmen Uribe, Espainiako Narratiba Saria

Octubre 14, 2009

Espainiar Estatuan ofiziala den hizkuntza batean idatzitako lanik onena iritzita eman dio saria Kultura Ministerioak, “Bilbao-New York-Bilbao” eleberriagatik. Gazteleratzen ari badira ere, oraindik euskaraz baino ez dute argitaratu lan hau. Bere lehen eleberria da, eta lehenago Espainiako literatur kritikarien saria ere jaso du. Osorik irakurtzeko klikatu hemen.


Literatur Itzulpenen Katalogoa, sarean

Septiembre 11, 2009

1976-2008 bitartean euskarara itzulitako literatur obren katalogoa, Literatur Itzulpenen Katalogoa, sareratu du EIZIEk, euskal itzulpenen katalalogazioan dauden hutsuneak betetze aldera beste urrats bat egin nahian. Gehiago jakiteko klikatu hemen.


‘Zinema euskaraz’ zirkuitu komertzialean

Julio 7, 2009

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak abian jarritako Zinema euskaraz egitasmoak urrats berria eman du. Joan den asteburutik, EAEko sei zinema-areto komertzialetan euskarazko bost film ikusteko aukera izango da, tartean Aupa Etxebeste! eta Obaba.


Hizkuntzen Europako Gutuna Bilbon

Junio 8, 2009

Azken asteotan luze eta sakon mintzatu dira Bilbon eremu urriko hizkuntzen babesaz eta sustapenaz, bertan egin baita apirilaren 20an eta 21ean Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunari buruzko jardunaldia (Lorpenak eta desafioak). Horrekin lotuta, Europako Gutunaren Adituen Komiteko bilkura ere egin dute; udaberriko bilkura, hain zuzen ere. Hedabideek arreta handia eskaini diote horien inguruan gertatutakoari. Hemen informazio gehiago.


Euskara hizkuntz nagusia dela finkatzen duten dekretuak indargabetu dira

Junio 4, 2009

Euskara hizkuntz nagusia dela finkatzen duten Haur Hezkuntzako eta Batxilergoko dekretuak bertan behera utzi ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Dekretu horiek Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria zenean onartu zituzten, Tontxu Campos Hezkuntza sailburua zenean hain zuzen ere. Hizkuntza Askatasunez Aukeratzeko Plataformak orduko Jaurlaritzaren erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu zuen “gurasoek bere seme-alaben hezkuntzaren hizkuntza aukeratzeko eskubidea urratzen” duelako. Gaur Justizia Auzitegiak onartu egin du errekurtso hori. Osorik irakurtzeko hemen klikatu.


Gazteentzako lehiaketa

Mayo 20, 2009

Aurtengo UEUko Udako Ikastaroen leloa Jantzi da. Izan ere, UEUk bere ikastaroetan aukera ematen du bakoitzaren neurrira, era freskoan eta parte-hartzailean janzteko. Jantzi hitzak, baina, esanahi bat baino gehiago du euskaran. Jantzi, arropak jantzi ditzakegu. Gure burua ere bai; ezagutzez, trebetasunez… Eta erantzi… modu askotara erantzi daiteke norbera.

Hitz horiekin jokatuta lehiaketa antolatu du UEUk.


20 hiztegi terminologiko berri aurkeztu dituzte

Mayo 11, 2009

Maiatzaren 4an Donostian 20 hiztegi terminologiko berri aurkeztu dituzte, gehienak sozioekonomia arlokoak (merkataritza eta kontsumoa), Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia batzorde atal-bereziak onartuak. Honenbestez, EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoak 457.066 termino biltzen ditu. Osasunaren Munduko Erakundearen “Funtzionamenduaren, desgaitasunaren eta osasunaren nazioarteko sailkapena (FNS)” ere euskarara egokitu da.

Aurkezpenean izan dira Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Terminologia Batzorde-atal bereziko presidentea; Jon Urrutia Mingo, IVAPeko zuzendaria eta Terminologia Batzorde-atal bereziko presidenteordea; Erramun Osa. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria eta Euskararen Aholku Batzordeko idazkaria; eta Imanol Urbieta, UZEI erakundeko zuzendaria. Osoa irakurtzeko hemen klikatu.