Ez gara jendaurrean hitzaldi bikainak egiteko ikasita jaio. Unibertsitateko ikasleek ere zailtasunak izan ditzakete egoki komunikatzeko egoera formaletan. Ines Garcia irakasleak EHUn esku artean duten ikerlana azaldu digu artikulu honen bidez.
Zilegi Eskolak
Septiembre 30, 2009
Malores Etxeberriak, Hernaniko Udaleko euskara teknikariak, euskararen erabilera sustatzeko dagoen esperientzia baten berri eman digu. Osoa irakurtzeko klikatu hemen.
Kale izendegiak: izenak hautatzeko irizpideak eta erabiltzeko arauak
Junio 30, 2009Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatuta, “Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana” izeneko ikastaroan (Durango, 2009-6-4) Mikel Gorrotxategik emandako hitzaldia irakur dezakezu.
Lexikoaren Behatokia izeneko egitasmoa
Abril 27, 2009Euskaltzaindiak eta Euskal Irrati Telebistak (EiTB) hitzarmena sinatu dute, apirilaren 21ean, Akademiaren egoitzan. Hitzarmen horren bitartez, EiTB-k ekoitzi dituen hainbat testu Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko ditu, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan. Hitzarmena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Julian Beloki EiTB taldeko irratietako zuzendari-koordinatzaileak sinatu dute.
Korrika 16ren kanta
Marzo 31, 2009Honezkero ezaguna den kanta blogean jarri dut, esku-eskura izateko.
[]
Korrika 16: hiru bidaia euskarara
Marzo 16, 2009Korrika 16k omenaldi ekitaldian dokumental hunkigarria eskaini zuen. Aljeriako Ramik, Baionako Mixelek, Gasteizko Jesus Marik eta Galiziako Tereixak euskararekin izandako harremana kontatzen dute. Ondorengo orrietan Mixele Aguerre elkarrizketatu dugu, eta baita Enrike Díaz de Durana eta Jose Perez ere, euskara ikasteko ahaleginean ari direnak azken biak. Osorik irakurtzeko hemen klikatu.
Euskarak eta etorkinek elkar behar
Enero 19, 200954 herrialdetako 582 etorkin aritu ziren 2008an euskara ikasten Aisa harrera-ikastaroetan. Aisa programa izaten ari den arrakasta kontuan hartuta, 2009rako diru-ekarpena 70.000 eurora (alde bakoitzak) igotzea adostu dute HABEk eta Inmigrazio Zuzendaritzak. Osorik irakurtzeko hemen klikatu.
Telefonoak badaki euskaraz. Anima zaitez!
Enero 13, 2009Telefonoa euskaraz konfiguratu nahi duzu? Hemen aurkituko duzu telefonia enpresek eskainitako informazioa, hizkuntza aukeren artean euskara ere badaukaten telefonoen zerrenda dakarrena.
Miguel Siguanen gogoeta sarean
Diciembre 5, 2008Euskararen berripaperean Miquel Siguan hizkuntzalari katalan ospetsuaren artikulua dator. Hizkuntzak eta globalizazioa du izena artikuluak eta aurrerapen teknikoak globalizazioa nola eragin duen, eta horrek hizkuntzarengan izan duen oihartzuna aztertu du. Klikatu hemen.
Euskaltzaindiaren azken lana
Noviembre 24, 2008154. araua amaitu du Euskaltzaindiak.
Eskualde historikoak nahiz gaur egunekoak, biak ageri dira zerrendan; guztira, 435 eskualde. Lehendik araututa dauden Espainiako eta Frantziako eskualdeak ere (32, 36, 149 eta 151. arauetan ageri direnak) sartu dira zerrenda honetan (Akitania, Andaluzia, Galizia, Normandia…). Guztia irakurtzeko klikatu hemen.
Escrito por pilarikazuriaga
Escrito por pilarikazuriaga
Escrito por pilarikazuriaga 


