Euskalbar 3.12: hiztegi berri asko eta hobespenen leiho berritua

Azkenaldian gero eta baliabide gehiago ari da agertzen sarean euskaraz lan egiten dugunontzat. Gabonetako oporrak aprobetxatuta, horietako batzuk Euskalbarren txertatu ditugu bertsio berri honetarako.

Hurrengo hauek dira oraingoan sartu ditugunak:

  • Egungo Testuen Corpusa.
  • Bostak Bat taldearen Adorez hiztegiak (eu-es eta sinonimoak).
  • UZEIren sinonimoen hiztegia helbide berrian kontsultatzen da.
  • Egungo Euskararen Hiztegia.
  • Literatura Terminoen Hiztegia.
  • Lanbide Heziketarako Hiztegia.
  • Epaitegietako Lexikoa.
  • Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia Tematikoa.
  • EHUskaratuak EHUren itzulpen-memoriak.
  • Hauta Lanerako Euskal Hiztegia.

Horrez gain, Euskalbarrek gaizki kontsultatzen zituen beste batzuk konpondu dira, adibidez GoiHata hiztegia, Telekomunikazioen hiztegia eta Zientzia eta Teknologiaren hiztegia.

Informazio gehiago Euskalbarren webgunean bertan. Iturria: Sustatu.com

Deja un comentario