
Bilboko Kontserbatorioak uko egin dio sei ikasturte barru eskaintza elebiduna egiteari, bertako kide gehienak alde dauden arren. Erabakitzeko ahalmena daukatenek, baina, nahiago izan dute euskarak orain arte bezain zokoratuta jarrai dezala. Denetik dago EAEko kontserbatorioetan, baina oro har esan daiteke euskararen soinu-banda doinurik tristeenekin eginda dagoela.