Aurtengo UEUko Udako Ikastaroen leloa Jantzi da. Izan ere, UEUk bere ikastaroetan aukera ematen du bakoitzaren neurrira, era freskoan eta parte-hartzailean janzteko. Jantzi hitzak, baina, esanahi bat baino gehiago du euskaran. Jantzi, arropak jantzi ditzakegu. Gure burua ere bai; ezagutzez, trebetasunez… Eta erantzi… modu askotara erantzi daiteke norbera.
Hitz horiekin jokatuta lehiaketa antolatu du UEUk.


