Euskaltzaindiak eta Euskal Irrati Telebistak (EiTB) hitzarmena sinatu dute, apirilaren 21ean, Akademiaren egoitzan. Hitzarmen horren bitartez, EiTB-k ekoitzi dituen hainbat testu Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko ditu, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan. Hitzarmena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Julian Beloki EiTB taldeko irratietako zuzendari-koordinatzaileak sinatu dute.


